Sartu | Erabiltzaile berria
Erabiltzaileak online: 517

Jarraibideak

Zer da Jakina! Euskal Tribiala?

Jakina! Online tribiala da, eta euskaraz. Online joko hau euskaldunontzat bereziki garatuta dago eta bakarka edo taldeka jokatu daiteke.

Jakina! Euskal Tribiala Azkue Fundazioak garatutako egitasmoa da eta jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Mailak eta gaiak

Jokoak hiru zailtasun maila ditu: erraza, ertaina edo zaila eta jokalariak aukeratuko du zein mailatan aritu nahi izango duen.

Eta gaiei dagokionez, galderak zortzi arlo ezberdinetan sailkatuta daude, kolorez identifikatu egiten direnak jokoan:

  • Euskara eta literatura
  • Kirola eta aisialdia
  • Zientzia eta teknologia
  • Geografia eta historia
  • Kultura eta artea
  • Zinema eta ikuskizunak
  • Gizartea eta ohiturak
  • Musika eta dantza

Arlo bakoitzean Euskal Herri zein nazioarte mailako galderak nahastu egiten dira.

Jokalariak nahi dituen gai edo arloak aukeratuko ditu: bat, bi, hiru edo seirekin joka dezake.

Jokalari motak

Bi motatako jokalariak egon daitezke Jakina! Jokoan:

  • Gonbidatutako jokalariak. Aukera hauek dituzte:
    • Beste erabiltzaile batek ezarritako partida batera sartu eta jokatu.
    • Galdera berriak proposatu Jakina! jokoaren arduradunei.
  • Izena eman duten jokalariak. Aurreko aukerez gain, beste hau ere egin dezakete:
    • Partida berriak sortu.
    • Errazago jokatu ahal izateko lagun talde bat osatu.
    • Estatistika onenak lortzeko lehiatu.

Menuaren aukerak

Menuan honako sail hauek aurki ditzakezue:

  • Partida jokatu: edozein jokalari partida baten sartu ahal izango du, edo izena emanez gero, berri bat sortzeko aukera ere izango du.
  • Sailkapena: Nork daki gehiago gai bati buruz? Nork asmatu ditu galdera gehien? Hemen jakin ahalko duzue.
  • Estatistikak: hemen jokalari bakoitzak bere kontua kudeatu ahal izango du, pasahitza aldatu eta estatistikak ikusi.
  • Lagunak: beste jokalari batzuk gehitu ahalko dituzue zuen lagunen zerrendara; horrela, erraz-erraz gonbidatu ahalko dituzue zure partidetara.
  • Jarraibideak: nola jokatu eta informazioa. Orain zaudeten atala.
  • Txapelketak: jokatu txapelketa ezberdinetan! Sari ezberdinak irabazteko aukera izango duzue lehenengo postuetan geldituz gero.
  • Proposatu galdera: gai bat ondo ezagutzen duzue eta galdera berriak buruan dituzue? Animatu eta bota! Galderak errazak iruditzen al zaizkizue? Bidal iezazkiguzue berriak eta Jakina! Euskal tribialera gehituko ditugu!

Jokoaren pantaila

Jokatzen hasten zarenean pantaila horrela aurkituko duzu:

Jokoaren pantaila
  • Jokatzeko taula: hemen aurki ditzakezu:
    • Txanda tokatzen zaion erabiltzailea
    • Dadoa
    • Taula eta fitxetarako koadrotxoak, kolorez identifikatuta
    • Aukeratu dituzuen gaiak, kolorez identifikatuta
    • Fitxak eta hauen kokapena
  • Jokalariak: jokalariaren izena eta gaztatxoen kutxa, lortu izan dituen gaztatxoekin eta partidan irabazten dituen puntu kopuruarekin.
  • Txata: jokalariak partida irauten duen bitartean txatean aritu daitezke.

Jokoaren arauak

  1. Gai guztietako gaztatxoak lortu ostean, erdiko laukiaren galdera ondo erantzuten duenak irabaziko du.
  2. Gaztatxoak zure txanda denean bakarrik lor ditzakezu, zirkunferentzian dauden lauki handien galderei ondo erantzunez.
  3. Gaztatxoak ere galdu egin ditzakezu, zure txandan galdera gaizki edo berandu erantzuten baduzu.
  4. Taularen albo bakoitzean dauden lauki zentralak kolore jakin bateko gaztatxoa lortzeko balio dute.
  5. Asmatutako galdera guztiek puntuak ematen dituzte, zure txanda ez izan arren.
  6. Zure txandan garaiz eta egoki erantzuten ez dituzun galderak galdu egingo dituzu.

Portaera jokoan

Joko honen helburuak ondo pasatzea, ezagutza partekatzea eta, batez ere, euskaraz jarduera gehiago egin ahal izateko eta elkarrekin harremanatzeko aukera ematea dira.

Beraz, jokalari guztien portaera egokia eskatzen dugu. Tresna honetan ez ditugu erasozko portaera, irainik edo errespetu faltarik onartuko.

Horren inguruko salaketarik jasotzekotan Azkue Fundazioak ikertu eta neurriak hartuko lituzke.

Harremanetarako

Edozein arazo edo zalantza izanez gero, nola jarri naiteke harremanetan Jakina! kudeatzearen ardura dutenekin?

Azkue Fundazioarekin bide hauek erabiliz jar zaitezkete harremanetan:

info@azkuefundazioa.org helbide elektronikoa

94 402 80 81 telefono zenbakia

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta ondo pasa Jakina! Euskal Tribialean jokatzen!